Gaur
Hasiera
Zerbitzuak
Eskarmentua
Gurekin aritu
Harremana

 

Ekoizpen teknikoa · Formazioa · Lan arrisksuen aurreikuspena

Arlo honetan, oso modu zaindu eta begiratuan betetzen ditugu indarrean diren legeak, gure langileen segurtasun aldetik urrats bat haratago joanda eta esparruaren barruan enpresa adierazlea izanik.

Gure lan-taldeek, lanaren baldintzen araberako bakarkako babes ekipaien erabileraz (erdarazko EPI-ak) eta arriskuen aurreikuspen protokoloen betetzeaz arduratuko den badaezpadako errekurtso baten figura izango dute barne.

Lanaren araberako arrisku zehatzen gaineko formazioa ez ezik, gure langileek banakako babes ekipaia eta honen erabilera egoki eta derrigorrezkoaren gaineko informazioa ere jasotzen dute (segurtasun-oinetakoak, eskularruak, kaskoa, urrundik ikusteko moduko txalekoa, arnesak, bizi-lerroak, etab.).

Beste aldetik, lan hauek burutzeko Legeak eskatutako legezko baimen guztiak ditugu, 600 000 €ko erantzukizun zibil asegurua barne, gure bezeroen lasaitasunerako. Baita istripurik izatekotan beharrezko baimen eta laguntza legala ere.

Kareaga Goikoa industrialdea, 21.pabilioia, 48903 Barakaldo · Tel. 620 838 820 · info@lacrew.es